Pilates barruko giharrak indartzea xede duen entrenamendu sistema da. Gisa horretan, gorputz oreka mantentzen eta jarrera ez osasuntsuak zuzentzen laguntzen du. Pilatesek arreta berezia ematen dio adimenaren eta gorputzaren artean oreka egoteari. Horretarako, erlaxazio teknikak yoga, gimnasia, traumatologia eta ballet teknikekin batera erabiltzen ditu, besteak beste. Malgutasuna bultzatzen duen jarduera da, eta pertsona guztiek egin dezakete.

Jarduera onekin sabela maila onean mantentzea, gerribuelta neurri egokian edukitzea, Perineoa indartzea eta gernu-ihes batzuk kontrolatzea lortzen da, presio abdominala gutxituta. Hasieran, teknika hipopresiboa lortzean datza jarduera, hau da, faxa abdominala aktibatzea arnasa-apnearen bidez. Aurreneko urrats hau lortuta, arnasa-apneekin konbinatutako postura batzuk egiten dira. Tonifikazio orokorreko ariketak ere egiten dira, gorputzaren garapen harmonikoa lortzeko. Jarduera hau ez dute egin behar haurdunek, hipertentsioa dutenek eta osasun-arazo larriak dituztenek.
Jarduera berri eta dibertigarria, igerilekuan egiten dena; taula baten gainean egiten den ariketaren onura osasuntsu guztiak eskaintzen ditu eta aldi berean, urak ematen duen egonkortasun ezari esker, oreka hobetzen laguntzen du, giharrak definitu eta bizkortzen ditu, metabolismo basala handitzen du, baita koordinazioa, malgutasuna, indarra eta erresistentzia ere.
Uretako jarduera honekin lortzen dugun lan propiozeptiboak, entrenamenduko plataformaren gaineko orekarekin batera, Pilatesek eskaintzen dituen onura guztiak eta gehiago ematen ditu.
Egokitzapen fisiko osorako programa. Mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko ahalmenak lantzen ditu, hala nola, erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta zehaztasuna. Gaitasun fisiko guztietan eragina duen lan orokorra; betiere, ariketa ugarien, funtzionalen eta bizien bidez. Fitkross-a sasoi bete-betean dauden pertsonentzat dela dirudien arren, edozeinek egin dezake, norbere baldintzetara aise egokitzeko modukoa delako.
Taldeka eta musikaren erritmoan egiten den jarduera bizia da. Zenbait kirol diziplinaren teknikak erabiltzen dira: boxeo, kickboxing eta taekwondoarena gehienbat. Tentsioa eta estresa husten laguntzen duen jarduera fisikoa; gainera, autodefentsarako teknikak eskaintzen dituena, kontaktuko jarduera izan barik.
Yoga, pilates eta mugikortasunaren konbinazio bakarra, gorputzaren eta adimenaren arteko oreka lortzeko. Malgutasuna, egonkortasuna eta indarra hobetuko ditu estresa eta tentsioa murrizten diren bitartean. Egoera fisikoko edozein mailatara egokitu daiteke
Hobetu zure egoera fisiko orokorra (oreka, malgutasuna, indarra, erreakzio-abiadura …) Prama Nagusiak funtzio kognitiboak eta mugikortasunekoak hobetzen ditu, zahartzearen berezko inboluzio fisikoaren ondorioak arintzen lagunduz, mugimendu naturalak ingurune interaktiboarekin konbinatuz. Pramak metodo erraza eskaintzen du pertsona guztientzako bizimodu osasungarri eta eskuragarria mantentzeko. Kirola egiten hasi nahi dutenentzako aukera ezin hobea, parte-hartzaileen baldintza fisikoetara egokitutako ariketekin. Ezagutu Prama esperientzia!
Igeri egiten ikasteko kirol ikastaroa, maila eta adin ezberdinetarako. Igeriketa uretatik mugitzen ikastean datza, elementu bakar baten laguntzarik gabe. Maila eta adin ezberdinetarako jarduera da.
Igeri egiten ikasteko kirol ikastaroa, maila eta adin ezberdinetarako. Igeriketa uretatik mugitzen ikastean datza, elementu bakar baten laguntzarik gabe. Maila eta adin ezberdinetarako jarduera da.